zulotxue


Johnny Cash eta  Joe Strummer Bob Marleyren kanta ezaguna kantatzen amldegiaren ertzean etzanik.

Stéphane Hessel: “Egungo ekonomia zoratuta dago”

THE DOCTOR

A film on torture by Tamara Iruretagoiena

Bass-que culture

Fermin Muguruzak Jamaika eta Euskal Herriaren arteko zubia eraikitzeko asmoz burutu zuen proiektu hau, aldarrikapena sustraiekin nahasten dituena.

Kamera eskuan duela zuzendu du dokumental hau. Bertan, narrazio-ildoa “Euskal Herria Jamaika Clash” diskoaren grabazioa da (Jamaikako musikari eta abeslari onenetariko batzuekin Kingston-go bi estudiotan landutakoa: Tuff Gong , Marley-tarren egoitza nagusia, eta Big Yard, Shaggy-ren crew-aren gunea), herri txikien arteko loturen gaineko begirada soziala, konplizea eta gertukoa eskaintzen zaigu, kasu honetan bi herri-irla, duintasuna mantendu eta bizirik irauteko ahalegin etengabean ari direnak, lehen kolonialismoaren aurka eta orain errebolta politikoari eta kulturalari uko egitera behartzen dituen uniformetasun globalizatzailearen aurka.

Dokumentala zeharkatzen duten lerro ezberdinak azalduz joango dira musikak transformazio erreminta gisa duen esanahia (“We’ll free the People with music”), soinu jamaikarra dela Muguruzaren musika ibilbide luzearen katalizatzaile (duela 20 urte idatzitako “La línea del frente” abestia jasotzen du bertsio batean, “Siempre me ha interesado, esa jerga que emplean los rastas” dioen kanta), euskararen sonoritatea eta misterioa, reggae musikaren jatorria eta garapena, egiturazko indarkeria eta yankien interbentzionismoa, ghettoaren bizimodua eta kulturen arteko topaketa.

Gerrilla kutsukoa, ohiko irudi- eta soinu-muntaketak alde batera utzita, gertutasunezko sentsazioa gailenduz lortu du giza testigantzen berri ematea. U-Roy, Luciano, Toots, Rita Marley, Marcia Griffiths eta abenturan parte hartzen duten musikari eta pertsona guztiek agurtzen dute Jamaika eta Euskal Herriaren arteko kultur talka hau, “Bass Culture” eta Basque Culture batzen eta besarkatzen dituena, injustizien aurka, musika bizitzaren ospakizuna dela aldarrikatuz.

Zubi sendoa da, beste uharteei deiadar egiten diena artxipelago berriaren bila, planeta mailakoa baina anitza, elkartasunezko uharteen batasuna dena.

Egilea: Fermin Muguruza

Orbelaren soinua (Astikurutzeko elurtegia)

Astikurutzeko elurtegia (Otxandio-Bizkaia). 1935ean bete zuten azkenekoz Astikurutzeko elurtegia. Dokumental honetan elurzuloa bera, basoa eta XXI. mendeko elurketariak dira protagonista nagusiak.

Zuzendariak: Txomin Goikolea eta Julian Uriarte
Ekoizpena: Otxandioko Udala
Errealizazioa: Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz
Gidoia: Gidor Bilbao
Dokumentazioa: Angel MAria Calvo, Argiñe Urkiola, Amaia Olañeta eta Gidor Bilbao
Irudiak, edizioa eta prprodukzioa: IKB

‘Teknopolis’: Egurrezko bizikleta

Goierrin egurrezko bizikletak ekoizten dira, Axalko da txirrinduaren markaren izena. Askok pentsa dezaketenaren kontra, egurrezkoa izan arren, errepidera irten eta nahi adina kilometro egin daitezke.

Kabul, grisa bezain bizia

argiaastekaria

Surfa eta euskara

Kirol bakoitzak du bere hiztegi berezia, surfak ere bai. Kontua da euskaraz aritu nahi duenak ingelesaren eta frantsesaren edo gaztelaniaren uretan egin behar duela igeri. Surflari batzuk hiztegia sortzen ari dira, erabileraren poderioz beti ere.

Surfa: Olatu erraldoien ‘ehiztariak’

Eguraldi txarra eta itsaso zakarra denon ahotan dira azken orduotan eta bada giro kaxkar honi etekinik ateratzen dionik: Olatu handietan aritzen diren surflariak, esate baterako.

Ezagutzera eman